Nahia Iglesias Pamparacuatro naiz, Bilboko ilustratzailea. Nire lanean marrazketa, pintura eta estanpa nagusitzen dira, teknika digitalekin konbinatuz.
Ikasketak arkitekturaren alorrean egin nituen, baina bizitzak beste bide batetik eraman ninduen, eta 2016ko udazkenean bidaiari ekin nion. Amerikako kontinentean barrena bidaiatuz, marraren bila, Marrabila jaio zen, eta horrela hasi nuen ilustratzaile (eta aurrerago tatuatzaile) autodidakta izateko bidea.
Ilustrazio ikasketak burutu nituen Madrilgo Escuela Minúscula-n. (2022-2024). Eskolan burututako Modular proiektua 2023ko APIM sarietan Talentu Berriak kategorian finalista geratu zen.
Teatralia, Madrilgo Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 2024.urteko edizioko irudiaren egilea izan nintzen. Opcions, Soberanía Alimentaria, La Directa, Ekintza Zuzena eta Gaztezulo aldizkariekin lan egin dut azaleko naiz barneko ilustrazioak eginez . Garagardo-etiketak, dsiketarakok ilustrazioak, logotipo ilustratuak eta kartelak egin ditut, enkargu komertzilak eta sorkuntza propioa uztartuz.
2021.urtean nire lehen haurrentzako album ilustratua kaleratu nuen Nerea Martijarekin batera, Ttipi-Ttapa (Taupaka 2021). Eta 2024.urtean "Impuntual" helduentzako album ilustratua argitaratu nuen Another Press-ekin fanzine forman.
KONTAKTUA
Proiektu berrietan parte hartzeko eta bezero berriekin lan egiteko prest nago. Zuen berri izateko irrikitan. Idatzidazue!